Harrera > Ondarea

Senpereko ondarea

Euskal dantzak Eliza Latsatokia Euskal etxe bat Xistera Natura : Senpereko aintzira Larrun mendiaren pean Axoa Natura - Oihana Natura - Pottoka Zubia
Erdiarotik orain artino,

Lapurdi probintzian kokatzen da Senpere. Baxe-Nabarre eta Xubero probintziekin batasunean, Ipar Euskal-Herriko eremu historikoa egiten du Erdiarotik hunat.
Kosta eta barnekaldearen bide-kurutzean izanki-eta, XVI. mendeaz geroz Konpostelako beilarien pasa-leku izan zen : hori dute erakusten Elizako erretaulan Santiago seinaledun gainak eta herriko « ostatu etxeen » itxurek.

Laborantza eta hazkuntza ziren nagusi ekonomi mailan. 1960 ean oraino, baziren 250 etxalde baino gehiago 6500 hektara eremutan.

60/70 urteetan, Kostaldeko turismo gorapena baliagarri da Senpererendako. Gaur egun, alokatzen dira 4000 ohe 5000-ko jendeketarendako.


Kultura

Kantuak Senpereko elizan - Errobi kanta

Euskaldunek ez dute ahalgerik beren aberastasunez : euskal etxearen arkitektura, kantua, dantza, kirola izan pilota ala indar jokoak.

Soka Tira - Indar jokoak

Gure ohiduren egundainotiko iraupena Euskara mintzairan, euskaldunen hizkuntza, gaurregun batua eta ikastoletan erakatsia.

Jatetxe-gastronomia : ahoko plazerrak ere hor ditugu, ostaler eta saltzaileen medioz tokiko mozkinak aurkituko dituzue : piperrada, euskal oilaskoa, haxoa, Baionako xingarra, itsas mozkinak, Ezpeletako biperra, ardi-gasna, Irulegiko arnoa, sagarnoa, euskal pastiza...

Euskal bazterren natura

Nivelle

Ongi artatu mendixkek eta eremu handiko oihanek egiten dute Senpere.

Laborantza hazkuntzatik hasia lehen, aldatzen ari da hanbat AOC ekoizpenetan (biperra, baratzekari, gasna, oilaki) halaber saltzeko moldeetan (etxetik ala merkatuan larunbatetan).

Kanpoko kirolak egin ditazke 100 kilometroko bidexka seinaleztatuekin (oinez edo bizikletaz), arrantza eta ihizi toki ere da Senpere bere 2400 ha oihan eta larreekin.

Aintzira «barnekaldeko urtegi» :
Karrikatik 2 kilometretan, Senpereko aintzira egiazko bazter baketsua. Lau iturrik betetzen duten urtegi eztia 12 hektaretan hedatzen da. Toki xoragarria familientzat oporraldietako.

Senpereko aintzira, Larrun mendiaren pean
Urte guzian apailatua eta artatua, zernahi urkirola egiten ahal da : kayak-a, toboggan lerragailua, pédalos-tangak. Mainutegi zaintzaleduna uztail-abuztuetan. Haurrendako, ainitz joko toki ondartzaren 700 metretan. Badago : osasun bide bat, 2 teniz toki, arrantza toki bat, kanpoan jateko eremuak eta auto-etxeen eremu bat.
Gostu guzien araberako toki baketsu eta libertigarria...

Arkitektura

Eglise de St Pée

Eliza : XVII mende hastapenean berritu Elizan ikus daiteke erretaula haundi bat aldare-aitzin osoa beztitzen duena eta ganga zizelatua Santiagoren seinaleduna. Ehorzketako harri-lauza ederrak badira lurrean. Eliz-erdi inguruan, egurrezko hiru galeri estaiek erakusten dute tokiko estiloa.

Plazako Errota :
Eliza ondoan eta XV mendekoa da. Bi eihera errotak hor dira Amezpetu errekaren orroitzapenak.

Legarretako latsatokia

Legarreta latsa-tokia : Senpereko karrikan eta XIX mendekoa da. 1855 ean bukatua da hunen eraikitzea. « Etxeko Andereen » bil toki zen eta herriko berriak hedatzen ziren.

Zubiak :
Zaharrenetarik bat Santiagoko bidean da eta XIII-XIV mendekoa da ; Utsalea XVIII mendeko zubian, karrika ondoan, laminak bizi izan dira. Arkada itxurarekin, « erromanoak » omen dira.

Gazteluaren egoitz-ondarrak (XIV.-XV.-XVII.) :
1449 eta 1793 etan errea, dorre lauki bat eta huntz-ostoz estali etxeak gelditzen dira. « Sorginen gaztelua » deitzen da zeren-eta 1609 ean, Pierre de Lancre, Bordeleko biltzar-etxean kontseilari zena hor pasatu zen sorgingoari buruz ikerketak egiteko. Presuna asko igorri zituen surat... Hobengabeak ?